domingo, 29 de abril de 2012

Irakasle Identitatea

   Zergatik irakasle? 


   Egia esan txikitan gauza asko izan nahi nuen, amak beti gogorarazten nauena; okindegi baten alboan bizi ginen eta goizeetan usain oso goxoa igotzen zen nire etxerarte, beraz amari eskolara eramaten ninduenean beti okina izan nahi nuela esaten nion, ama barreka hasten zitzaidan...
   6 urte nituela ahizpa bat euki nuen,  Lara, esperientzia berria zen hura niretzako, etxeko umetxo txikia izatetik, nagusia izatera berehala pasatu nintzen. Gurasoen lanagatik gainera, askotan ahizpa zaintzen gelditzen nintzen etxean. Osaba-izekok ere batzutan lehengusu txikien zain uzten ninduten. (tiene mano con los crios la niña eh..)  askotan entzundako esaldia zan.
  Pertsona batzuk etorkizunean irabaziko duten diruarengatik ikasketak jarraitzen baditu, bokazio sentimendua galdu egiten da. Ideia hori baino  arrazoi sakonago bategatik erabaki nuen irakasle izatea,denbora asko  meditatzen eman ondoren, ondorio batera heldu nintzen oraindik mantentzen dudana: Irakasle batek ez du lan egiten , makinekin, ez adreiluekin, ez pertsona hilekin, baizik eta gizakiekin, munduko garrantzitsuena ikusten dudana eta umeekiko nuen maitasunak falta zitzaidan bultzada eman zidan.
    Umeei gure jakintzak eta baloreak transmititzeko gogoa izatea eta hauen adimena eta  gaitasunak garatzen laguntzea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario