viernes, 18 de mayo de 2012

Azkena......????


   Oso argi eduki nuen azken sarrera burutzerako orduan bideo honekin zarratu behar nuela nire bloga. Lehenik eta behin azaldu nahiko nuke nondik datorren blog honen izena ,"Zeinuekin trasteatzen" 2011ko martxoan gutxi gorabehera Zea mays  taldeak bere single berria plazaratu zuen bideoklip esanguratsu honekin. Ez dakit  zuei baina nik uste dut belarriak tapeta ere neska honek, Ainhoak, interpretatzeko erarekin primeran ulertuko nuela letra eta berarekin datozen sentimendu guztiak. Honek jakinmin handia sorrarazi zidan nire barnean eta mundu hura, gor-mutuena, hobeto ezagutzeko irrika piztu zitzaidan, beraz, aurreko urteko irailan Bilbon Euskal Gorrak erakundeak ematen dituen kurtsoetan apuntatu nintzen. Jadanik bigarren maila bukatzen eta hirugarrena hastear nago eta asko ikasten ari naiz. Ikasi dut hitzekin bakarrik ez garela komunikatzen gure gorputzak soilik ezer esan gabe gauza asko esaten dituela.

   Lehen pausua burututa, blogari forma ematen hasi nintzaion, nire profila sortu nuen eta diseinuarekin betean sartu nintzen, apur bat trasteatu ostean larrosa kolorea, margarita lorea eta tximeleta nabarmenduko zirela erabaki nuen, nire pertsonalitatearen parte direlako. Letra aldatu eta listo, prest nengoen nire lehenengo sarrera idazteko, baina zer idatzi??? Aste horretan gor mutuen kurtsoan ume gor baten bideoa jarri ziguten eta interesgarria iruditu zitzaidan gehienbat gu irakasleak garenean umeekin integrazioa landu behar izaterako orduan. Gero ikasgaiarekin lotuta web orriak gor mutuan itzultzeko irakurri nuen berri bat igotzea ere interesgarria iruditu zitzaidan.

   Aurrerago bloga apur bat "makeatzen" jarraitu nuen eta teknologia berriak eta gor-mutuen hizkuntza lotzen zuen zerbait topetan hasi nintzen, bideoklipak gor-mutuz hain zuzen ere.

   Hurrengo pausua gehien kostatu zitzaidana izan zen teknografiarekin batera Manuel Area Moreirak idatzitako " Introducción a la tecnología educativa" liburuaren sintesia egitea hain zuzen,termino berriak ikasi nituen; alfabetizazio teknologikoa, IKT-ak, brecha digitala..... google docs delako programa ez nuen ezagutu ere egiten eta nire sintasia blogera igotzearekin 10.000 buruko-min izan nituen, baina 3000 saiakeren ostean lortu nuen, ez nekien web-era igo behar zela blogean publikatu ahal izateko eta...berandu baina azkenik lortu nuen!

   Erronka berri baten aurrean berriz ere, teknografia, nondik hasi, nola fokatu nire bizitza, galdera asko etorri zitzaizkidan burura eta ez nuen erantzun bat ere ez aurkitzen, gainera beste programa berri bat: Moviemaker delakoa. Nire bizitzaren nondik norakoak ahalik eta hoberen erreflejatzen zuten argazkiak aurkitu nituen eta historioa pixkanaka-pixkanaka nire buruan ordenatzen hasi nintzen, baina oriandik ez nekien moviemakerra erabiltzen. Arratsalde oso bat eman nuen programarekin esperimentuak egiten eta lanean jarri nintzen,  emaitza apur bat laburra zenez beste berri bat egin behar izan dut, baina orain oso gustura aritu naiz eta uste dut nire bizitzako beste alor batzuetan erabilgarria egingo zaidala.  Blogera igotzeko ere arazoak izan nituen proiektu bezala igotzen saiatzen nintzelako eta ez pelikula bezala, eskerrak danetatik zerbait ikasten dugun....
 
   Honi lotuta nire irakasle identitatearen idazlantxo bat ere egin behar izan nuen, baina hau erreza egin zitzaidan betidanik umeekin sentitzen dudan feeling-ak asko lagundu zidan idazten eta!

   Bitartean blogaren diseinuari "retoke" batzuk emoten jarraitu nuen: alde batetik,  interneten apur bat ikertu ostean erlojua nola igo nezakeen ikasi nuen; bestetik, gor mutuen mundua hobeto ezagutzeko web interesgarri batzuen linkak ere barneratu nituen. Sarrera bezala ere haur eta euren amekin  zeinu hizkuntzan komunikatzeko momentu honetan ni sartuta neuen web orrialde baten informazioa ere igo nuen " 5 deditos"  deitua.

   Eta azkenik, hemen nago nire azken post-a idazten, ibilbide honen azken pausua emoten, azkena edo lehena orain arte ez nintzelako oso ondo eramaten trasto hauekin baina hainbeste ordu pasa ditut azkenaldian euren aurrean kariñoa hartu dotseadala eta erraminta oso erabilgarriak  aurkitu ditut aurrerantzean bizitza apur bat errezagoa egingo didatenak. Beraz hau agur bat ez delakoan, geroarte bat, baizik, zeinu-hizkuntzaren inguruko berriak igotzen jarraituko dut eta zuen gustukoak izatea espero dut. Plazer bat izan da: pinpilinpauxa!

 

Teknografia

martes, 8 de mayo de 2012

Bost hatzamartxoak


 
   Los bebés desde que son concebidos ya se están comunicando con su entorno. Desde el vientre reciben nuestras vibraciones, escuchan nuestras voces y sienten los toquecitos en la barriga. Su forma de comunicarse es dar patadas.

   Cuando nacen empiezan a comunicarse con ruidos y llantos. Alrededor de los cuatro meses establecen el contacto visual y añaden expresión facial a su comunicación.

   Cuando llegan a los 6 meses añaden los movimientos de los brazos a su repertorio de comunicación no-verbal.

   Hasta el año y medio no empezarán a pronunciar sus primeras palabras. Pero se están comunicando con las herramientas que la naturaleza pone a su disposición.

   Como padres debemos aprender a entender estos intentos de comunicación y potenciarlos para que nuestros bebés crezcan sanos y felices. Komunikazioa oinarrizkoa da haurtxo bat bizirik irauteko!

   Signar es algo natural que hacen los bebés y que podemos incentivar enseñándole nuevos signos. ¿Acaso no ayudas a tu bebé a gatear poniéndolo en el suelo? Pues entonces no hay motivos para no signar con tu bebé y aprovechar las ventajas de la comunicación gestual.

   ¿Te has fijado como los bebés signan adiós con la mano o piden aupa con los brazos? Son signos o gestos que los papás han enseñado a su bebé y éste lo ha repetido. Puedes ampliar el vocabulario de signos todo lo que tu quieras.
   Ez-ahozko komunikazioa zure solaskideak jasotzen duen informazioaren % 90 irudikatzen du. Erabil itzazu!!




Web orrialde honetan ikasi ahal izango duzu keinuzko komunikazioa edo haurtxoentzat "zeinu-hizkuntza" deitutakoa erabiltzen hasi.     http://cincodeditos.com/ 

domingo, 29 de abril de 2012

Irakasle Identitatea

   Zergatik irakasle? 


   Egia esan txikitan gauza asko izan nahi nuen, amak beti gogorarazten nauena; okindegi baten alboan bizi ginen eta goizeetan usain oso goxoa igotzen zen nire etxerarte, beraz amari eskolara eramaten ninduenean beti okina izan nahi nuela esaten nion, ama barreka hasten zitzaidan...
   6 urte nituela ahizpa bat euki nuen,  Lara, esperientzia berria zen hura niretzako, etxeko umetxo txikia izatetik, nagusia izatera berehala pasatu nintzen. Gurasoen lanagatik gainera, askotan ahizpa zaintzen gelditzen nintzen etxean. Osaba-izekok ere batzutan lehengusu txikien zain uzten ninduten. (tiene mano con los crios la niña eh..)  askotan entzundako esaldia zan.
  Pertsona batzuk etorkizunean irabaziko duten diruarengatik ikasketak jarraitzen baditu, bokazio sentimendua galdu egiten da. Ideia hori baino  arrazoi sakonago bategatik erabaki nuen irakasle izatea,denbora asko  meditatzen eman ondoren, ondorio batera heldu nintzen oraindik mantentzen dudana: Irakasle batek ez du lan egiten , makinekin, ez adreiluekin, ez pertsona hilekin, baizik eta gizakiekin, munduko garrantzitsuena ikusten dudana eta umeekiko nuen maitasunak falta zitzaidan bultzada eman zidan.
    Umeei gure jakintzak eta baloreak transmititzeko gogoa izatea eta hauen adimena eta  gaitasunak garatzen laguntzea.



jueves, 26 de abril de 2012

Teknologia berriak eta zeinu-hizkuntza.

Teknologia Berriek erreminta bezala balio dute pertsona gorrak aurki ditzakeen komunikazio-hesiak ezabatzeko. Zeinu- hizkuntzakointerpretazioaren bidez musikara sartzea erreza da. Eremu guztietan ( hezigarri, sanitario, juridikoa) eta aisian zeinu -hizkuntza komunikazio eraginkorra ezartzeko bidea da. Hurrengo musika bideoan ikus daitekeen bezala.


miércoles, 11 de abril de 2012

Maya, "avatar" birtuala.


Maya, un avatar virtual, es la primera traductora simultánea de páginas web en lengua de signos
           

Maya, la primera traductora virtual en lengua de signos, es cordobesa.
Maya es la primera traductora simultánea en lengua de signos desarrollada en 3D por una empresa cordobesa, Xul.

Maya es la primera traductora simultánea en lengua de signos desarrollada en 3D por una empresa cordobesa, Xul, capaz de reproducir 1.600 signos. Este software denominado Textosign está pensada para su integración en páginas web facilitando la accesibilidad a un millón de personas sordas en España, de las que 400.000 no saben leer debido a estadiscapacidad, informa Historias de Luz en su página web.

Recientemente Maya ha sido exportada al móvil convirtiéndose también en elprimer diccionario de lenguaje de signos del mundo con avatar en tres dimensiones.